FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Enplegurako eta Tokiko Iraunkortasunerako Estatuko Funtsaren proiektuen, FEESL proiektuen, gauzatzea egiaztatzeko epea luzatu dute


Apirilaren 12ko Estatuko Aldizkari Ofizialak Enplegurako eta Tokiko Iraunkortasunerako Estatuko Funtsaren (FEESL) kargurako proiektuak amaitzeko epea luzatzen duen Errege Dekretua argitaratu du. Lurralde Politikako Ministerioaren Tokiko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak epea luzatzeko aukera emango die udalei, baldin eta obrak gauzatzeko arazoak ezin bazaizkio administrazio kontratatzaileari egotzi.


 
 
 
 
BOEn argitaratutako testuak, Enplegurako eta Tokiko Iraunkortasunerako Estatuko Funtsa eratzen duen urriaren 26ko 13/2009 Errege Lege Dekretua aldatzen duenak, zera dio hitzez hitz:
«Udalek 2011ko lehenengo hiruhilekoa amaitu arte egiaztatu ahal izango dute inbertsioak egin dituztela eta obrak amaitu dituztela, baita hornidurak edo zerbitzuak eskuratu dituztela ere. Hala ere, Tokiko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiak epea luza dezake udalak behar bezala arrazoitutako eskaera egiten badu. Luzapen hori ez da hamabi hilabete baino gehiagokoa izango eta ondorengo kasu honetan baino ezingo da eman: obra, hornidura edo zerbitzu kontratua gauzatzean atzerapena eragin duen zerbait gertatu denean, betiere, gertatutakoa ezin badakioke administrazio kontratatzaileari egotzi. Kasu horretan, egiaztapena aipatutako luzapena amaitu eta hurrengo hilabetearen buruan aurkeztu beharko da. Epe horiek betetzen ez badira, 6. artikuluan aurreikusitakoa jarraituko da.»