Mendi inguruaren Garapen Jasangarriaren aldeko Programak Ministroen Kontseiluan programazio horrek Errege Dekretu moduan onespena lortzeko landu beharreko fase guztiak aurreikusten ditu. Programa hori aplikatzea lortuz gero, berrehun mendi-auzo ingururi laguntzak emateko moduan geundeke, alegia, estatuko lurralde guztiaren bi heren ingururi.
Ministroen Kontseiluaren Akordioak, eranskin batean, 2010erako prestatutako “ibilbidea” ere jasotzen du, eta hortxe zehazten da zein ekintza burutzea falta den Ministroen Kontseiluak programa onar dezan, seguruenik, uztailaren hasieran bertan.
Kontzentrazioa
“Ibilbideak” Mendi-inguruaren Garapen Jasangarriaren Programa onartzen denetik aurrera egin beharko diren pausoak jaso ditu; autonomia-erkidegoekiko kontzentrazioa hedatu beharko da, eta eremukako planak egin beharko dira, lurralde bakoitzean bat, bakoitzaren gorabehera eta premiak behar bezala kontuan hartzeko.
Eremukako Planak prestatzeko prozesuan, autonomia-erkidegoek oraindik ere ahalegintxoa egin beharko dute, ziurtatu nahi baitugu planok jasangarritasunaren eta sektore-aniztasunaren printzipioak beteko dituztela eta bertako herrietako korporazioek nahiz eragile ekonomiko, sozial eta ingurumenekoek benetan eta ganoraz parte hartzeko aukera izango dutela.
Aurreikusten diren pauso horien barruan, asmoa da 2010. urtearen amaierarako Eremukako Plan guztiak onartuta edukitzea, protokolo guztiak eta autonomia-erkidegoekin lankidetzan jarduteko hitzarmen guztiak sinatuta edukitzea, eta elkarrekin finantzatzen diren ekintzetatik Estatuko administrazio orokorrari dagozkion lehenengo urteko dotazioak mobilizatuta edukitzea.
Exekuzio-txostena
2009. urteko exekuzio-unitatean, pasa den ekitaldian Ministroen Kontseiluan onetsitako “ibilbidearen” arabera egindako ekintza guztiak jaso dira, besteak beste, programa hau aplikatuko zaien mendi-inguruak mugatzeko eta kalifikatzeko irizpide baterakoak adostu izana eta Baserri-inguruaren Garapen Jasangarriaren Programa mamitzeko lan hitzartua egitea, Ingurumen, Baserrialde eta Itsasalde Ministerioarekin elkarlanean. Elkarlan horretan hamasei ministerio-sail jardun ziren, eta hamazazpi autonomia-erkidegoek ez ezik, tartean diren hainbat sektore eta kolektibok ere hartu zuten parte, baita Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak ere.