FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Gobernuak erregistro zibil elektroniko berria onartu du


Ministroen Kontseiluak Erregistro Zibilaren Lege Proiektua onartu du, eta Gorteei bidaliko die. Erregistro berrian, liburu fisikoen ordez, datu-base elektroniko komuna jarriko da.Erregistro berriaren alderdi esanguratsu bat da, udalak eskabideen jasotzaile eta igorle gisa aritzeaz gain, espedienteak izapidetzeaz eta ezkontza zibilak egiteaz ere arduratuko direla.


 
Erregistroaren konfigurazio berriari esker, herritarrek gehienetan ez dute bulegoetara joan beharko, izapide gehienak herri-administrazioek egingo baitituzte zuzenean, hala nola: ospitaleetan (jaiotzean, hiltzean), udaletan (ezkontzean), epaitegietan edo notariotzetan izena emateko behar den informazioa bide elektronikoen bitartez bidaltzea.Ziurtagiriak ere Internet bidez eskatu eta jaso ahal izango dira.
Erregistro berria erregistro indibidual gisa egituratuta dago. Herritar bakoitzak fitxa pertsonal bakarra izango du; haren historial zibila jasoko du, jaiotzetik bertatik.Lege berria indarrean jartzen denetik aurrera, jaiotze-inskripzio bakoitzean Herritartasun Kode Pertsonala (CPC) agertuko da. Letrez eta zenbakiz osatutako segida bat izango da, eta erabiltzaileak Erregistro Zibilean egin beharreko izapide guztietarako balioko du.
Orobat, lege berriarekin bat, familia-liburuak emateari utziko zaio; erregistro-ziurtagiriek ordezkatuko dituzte.Ziurtagiri horiek dagokion bulegoan edo Internet bidez eskatu ahalko dira.Edonola ere, administrazioek eta funtzionario publikoek erregistroko informazioa eskuratu ahalko dute, eta, hortaz, ez diete herritarrei egiaztagiririk eskatu beharko. Horrek, bada, karga administratiboak murriztuko ditu, eta herritarrek oso gutxitan bertaratu beharko dute erregistrora.
Ministroen Kontseiluak Lege Organikoaren proiektu bat ere onartu du. Erregistro Zibilaren Legearen osagarri izango da, eta haren bidez Botere Judizialaren Lege Organikoa aldatuko da, epaitegi eta auzitegiek erregistro zibilaren arloan dituzten eskumenak araudi berriari egokitze aldera.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)