Udalek eta Hezkuntza Ministerioak elkarrekin lan egingo dute nazioarteko bikaintasun-campusaren ezarpenean
Ekimen hau Unibertsitatearekiko, hiriarekiko eta lurraldearekiko konexio handiagoa lortzeko proiektu bati dagokio, elkarreragin horretatik eremu horien guztien hurbilketa handiagoa gerta dadin.
Bilera horretan, FEMPko lehendakariak FEMPren atxikimendua helarazi du, hau da, unibertsitateen modernizazioari eta unibertsitateon egokitzapenari laguntzeko Espainiako hirien lankidetza sustatzeko atxikimendua, eredu ekonomiko berriak eskatzen dituen prestakuntza arloko eskariei modu eraginkorrean erantzuteko.
Bi aldeak bat etorri dira hirian erabat integratuta egongo diren unibertsitate-azpiegiturak (hezkuntza, ikerketa eta berrikuntzako zentroak, irakasle eta ikasleentzako unibertsitate-egoitzak, etab.) bultzatu beharrean.
Era beran, adierazi dute beharrezkoa dela hezkuntza-ibilbideak, batik bat goi-mailako lanbide-hezkuntzakoak, lan-merkatuaren benetako eskarietara egokitzea, enpresekin, parke zientifiko eta teknologikoekin eta erakunde sindikalekin lankidetzan, bai eta nazioarteko bikaintasun-campusetan zentro agregatu gisa parte hartzea ere.
Lankidetzaren baldintzak berariazko hitzarmen batean ezarriko dira.