FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Europar Batasuneko, Latinoamerikako eta Karibeko tokiko gobernuen Gasteizko II. Foroaren eztabaidak


Garapen iraunkorraren eta kohesio sozialaren eragiletzat hartuta, eta tokiko gobernuaren ikuspuntutik helduta, berrikuntzari eta teknologiari buruz hitz egiten hasi zen Europako, Latinoamerikako eta Karibeko toki-ordezkarien topaketa, osoko bilkuran.


Saio horretan, hauek guztiak aritu ziren: Sebastián Almeida, Guarulhos-eko (Brasil) prefeta; Mario Meoni, Junín-eko (Argentina) udal-intendentea; Venancio Díaz Escobar, San Miguel Misioetako (Paraguai) intendentea eta OPACI Paraguaiko udalen arteko Lankidetzako Organizazioko 1. presidenteordea; eta José María Prazeres Pós de Mina, Mourako (Portugal) Udal Ganberako presidentea.

Garapenerako berrikuntza.

Osoko bilkura amaituta, garapenerako berrikuntzari buruzko lan-taldean aritu ziren, betiere kohesio sozialaren eta pobreziaren kontrako borrokaren aldeko estrategia berritzaileen ildotik, eta Juan Ignacio Siles del Valle, Idazkaritza Iberoamerikar Orokorreko (SEGIB) Iberoamerikar Biltzarraren Dibisioko zuzendaria buru zutela.

Hona lan-talde horretan aritu zirenak: Alcalá de Henareseko alkate eta Madrilgo Udalerrietako Federazioko presidentea, Bartolomé González; Fortalezako (Brasil) prefektua, Luiziane Lins; Calderako (Txile) alkatea, Brunilda González; eta FUNDEMUCAko koordinatzailea, Tomás Rodríguez Bolaños.
Berrikuntza eta zerbitzu publikoak
 
Aldi berean, berrikuntza eta zerbitzu publikoei buruzko lan-taldea aritu zen, zerbitzu publikoak emateko tokiko gobernuek duten garrantziari helduta; María Llanos Castellanos Garijo Lurralde Politikako Ministerioaren Tokiko Lankidetzako zuzendari orokorrak taldeko buru jardun zuen, eta hauek guztiak hizlari aritu ziren: Liviu Nicolae Fragnea, Errumaniako Udalerrien Batasun Nazionalekoa; Roberto Lippi, Ancitel S.p.A-koa (Italia); Omar Perotti, Rafaelako (Argentina) intendentea; eta Ernesto Estupiñan, Esmeraldas-eko (Ekuador) alkatea.
 
Berrikuntza eta gobernamendua
 
Arratsaldean, Berrikuntzaz eta Gobernamenduaz eztabaidatu zuten foroan: Bananondoen zonako (Kolonbia) alkatea, Patricia Avendaños, saioko buru, eta hauek guztiak solaskide: Comeríoko alkatea (Puerto Rico), José Santiago Rivera; Panamako alkatea, Bosco Ricardo Vallarino; eta Bartzelonako Diputazioko Garapenerako Lankidetzarako eta Tokiko Laguntzarako diputatu ordezkoa, Jordi Laboria.
 
Lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa
 
Berrikuntzaren, lehiakortasunaren eta garapen ekonomikoaren inguruan ere aritu ziren ezbaian lan-taldean; Jokin Bildarratz, Tolosako alkate eta EUDELek presidentea taldeko buru eta hauek eztabaidakide: Gerardo Blyde, Barutako (Venezuela) alkatea; Eduardo Pereira Tadeo, Varzea Paulistagoko prefeta (Brasil); Ülle Ubius, Tallin-eko (Estonia) Udalekoa; eta Francisco José Salas Márquez, Malagako Udaleko Teknologia Berrietako zinegotzia.
Ostiraleko lansaioa
 
Gasteizko Foroaren bigarren lansaioko hizpideak, berriz, Haitiko esperientzia eta lankidetzan berritu beharra izan ziren. José Pablo González Collado Villalbako alkate eta FEMPeko Garapenerako Lankidetzaren Batzordeko presidenteak zuzendu zuen eztabaida.
Horrez gain, hauek guztiak aritu ziren osoko bilkura horretan: Gonzalo Ramírez, San Joseko alkateordea (Costa Rica); Claudio Arriagada, La Granjako (Txile) alkatea; Francis Jorge, Dominikar Errepublikako Udalerrien Federaziokoa (FEDOMU); Jean-Louis Testud, Suresneseko alkateordea eta Haitiri laguntzeko Frantziako hirien lan-taldeko presidentea; eta Octave Cestor, Nanteseko (Frantzia) zinegotzia eta Nantesen eta Haitiren arteko lankidetzako arduraduna.
 
Ingurumeneko jasangarritasuna   
 
Ostiral goizeko bigarren osoko bilkuran, ingurumeneko berrikuntza eta jasangarritasuna izan ziren eztabaidagaiak eta CGLUko Kabinete, Estatutu-gai eta Erakundeekiko Harremanetarako zuzendaria, Emilia Saiz, bilkurako buru.
 
Ezbaian hauek guztiak ibili ziren: Marcelo Dutra, Manaquiriko (Brasil) Udaleko aholkularia; Fernando Trejos, Montes de Ocako (Costa Rica) alkatea; Carlos Enrique López, Carlacako (Kolonbia) alkatea; João Carlos Pais de Moura, Cantanhedeko (Portugal) Udal Ganberako presidentea.
Tokiko Gobernuen V. Iberoamerikar Foroa
 
Amaiera-saioa egin aurretik, Gustavo Pulti Mar del Platako (Argentina) intendenteak Tokiko gobernuen V. Iberoamerikar Foroa aurkeztu zuen.

Drogei buruzko biltzarraren ondorioak
 
Horren ondoren, José López Orozco Lugoko alkateak Europako, Latinoamerikako eta Karibeko alkateek eta hirien ordezkariek drogari buruz eginiko goi-mailako bileraren ondorioak aurkeztu zizkion osoko bilkurari, Galiziako hiri horretan egin berria baitzen goi-mailako bilera hori. Jarraian, ondoriook foroaren azken deklarazioan sartu eta irakurri zituzten.

06/05/2010

> Ir a la videoteca_x

06/05/2010

> Ir a la videoteca_x

06/05/2010

> Ir a la videoteca_x