FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Onartu dira Udalei eskainiriko Kreditu Ofizialeko Institutuaren lerro berria eta tokiko administrazioarentzako gastu araua


Ministro Kontseiluak onarturiko Errege Dekretuak baimena ematen dio Kreditu Ofizialeko Institutuari Tokiko Erakundeentzako mailegu-lerroa abian jar dezan eta, horrela, 2011ko apirilaren 30ean enpresa eta autonomoei ordaindu gabekoak kita ditzaten. Gainera, Errege Dekretu horretan bertan, Estatuko administrazio orokorrari eta tokikoari aplikatuko zaien gastu araua zehazten da.


Lehen neurriari dagokionez, kreditu-lerroen bermeek ezingo dute gainditu 2011n Estatuaren zergatan parte hartzeagatik tokiko erakunde bakoitzak konturako entregatan jasotzen duen urteko kopuruaren % 25a.
Gastu arauari dagokionez, Errege Dekretuak administrazioen, batik bat, tokiko administrazioen aurrekontu egonkortasuneko helburuak zehazten ditu. Horretarako, kontuan hartzen du administrazioaren gastu konputagarrien hazkundeak ezingo duela gainditu Espainiako ekonomiaren epe ertainerako erreferentziazko hazkunde-tasa (BPGren bidez emana, termino nominaletan eta 9 urteko aldirako).

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)