Gobernua FEMPekin bilduko da, energia aurrezteko neurriak koordinatzeko
Gobernua FEMPeko eta autonomia-erkidegoetako ordezkariekin bilduko da hurrengo astean, administrazio publikoetan energia aurrezteko neurriak koordinatzeko xedez, Alfredo Pérez Rubalcaba presidenteordeak Ministro Kontseiluaren ondoko agerraldian iragarri duenez
Helburua da Kontseiluaren hurrengo bileran neurri berri hauek onartu ahal izatea eta, beste esparru batzuetan energia aurrezteko gaur onartutako neurriekin batera, martxoaren 7an indarrean sartzea.
FEMPekin egingo den bilera horretan, hirietako argiztapenari dagokionez eta eraikinen kontsumo energetikoa murrizteko zein neurri hartu aztertuko da, besteak beste.
Energia aurrezteko neurri hauek Ministro Kontseiluak gaur onartu dituen jardun multzo zabalago baten barruan daude, guztiak ere faktura energetikoa murriztera bideratutakoak; besteak beste, gehienezko abiadura murriztea (120 km/h zen lehen, 110 km/h orain) eta aldirietako trenen eta ibilaldi ertaineko trenen txartelak merkatzea.
Erlazionaturiko dokumentuak
(0.0Kb)
(0.0Kb)