Toki-garapeneko proiektuetarako Europako laguntzak
Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak laguntzak emango ditu toki eta hiri garapenerako proiektuetarako. Laguntzok 20.000 eta 50.000 biztanle arteko udalerriek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta probintziako hiriburu ez badira eta autonomia erkidego hauetan badaude: Andaluzia, Extremadura, Galizia, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Murtzia eta Kanariak. Halaxe jaso zuen Lurralde Lankidetzako estatu idazkariaren Ebazpenak, Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsaren 2011ko laguntzen deialdia onartzen duenak.