FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Tokiko erakundeen zorra lehen hiruhileko BPGren % 3,5ekoa da


2011ko lehen hiruhilekoaren amaieran tokiko erakundeek BPGren % 3,5eko zorra zuten, iazko data berean baino hamarreko bat gehiago eta abenduaren 31n baino bi gehiago. Hau da, iazko lehen hiruhilekoaren aldean baino % 3,2 gehiago.


Alde handia dago autonomia erkidegoetan gertatutakoarekin; izan ere, epe berean, % 26,4 hazi eta BPGren % 11,4ra iritsi da beroien zorra. Gainerako zorra, BPGren % 63,6, Estatuko Administrazio Orokorrarena da.