Zezenaren Mahaiak hitzarmena sinatu du FEMPekin, tokiko erakundeei zezen-kontuak kudeatzen laguntzeko
FEMPeko presidente Pedro Castrok eta Zezenaren Mahaiaren presidente Carlos Nuñezek sinatu zuten hitzarmena, eta ekintza bateratu hauek adostu zituzten:
· Egun dauden zezenketa-araudien laburpena egitea eta autonomia-erkidegoei bidaltzea, azter dezaten.Neurri horren xedea da sektorearen gainean egun dauden legediak homogeneizatzea; hain zuzen, autonomia erkidegoei egindako eskumen-transferentzien ondorio dira legedi desberdin horiek.
· Udalek kudeatutako zezen-plazak esleitzeko lehiaketetan, baldintza teknikoei buruzko eredu tipoa eratzea.Halaber, Zezenen Mahaiak dekalogoa idatziko du, udalentzat zezenketa‑ikuskizunak antolatzeko orduan lagungarriak izan daitezkeen gomendio tekniko eta profesionalak jasoz.Dena den, dekalogo hori zabaldu aurretik, FEMPek berretsi egin beharko du.
· Zezen-kontuen udal-arduradunei eta sektoreko ordezkariei zuzendutako debate-mintegiak antolatzea, interes komuneko gaiak eztabaida ditzaten eta bi alderdien artean izan daitekeen arazo oro konpontzen lagun dezaten.
Zezenaren Mahaian Espainiako zezenketa-sektore gehienak biltzen dira; enpresarien, toreatzaileen, toreatzeko zezenen hazleen eta albaitarien ordezkariek parte hartzen dute organo horretan.