FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPek Mercasarekin elkarlanean jardungo du, udaletako txikizkako merkatuen merkataritza sustatzeko


Txikizkako merkatuen lan-baldintzak eta negozioa hobetzea eta kontsumo-ohiturak sustatzea dira FEMP eta Mercasak (Mercados Centrales de Abastecimiento S.A.) gaur sinatutako hitzarmenaren helburu nagusietako bi. Akordioa FEMPeko lehendakariak, Pedro Castrok, eta Mercasakoak, Ignacio Cruzek, izenpetu dute, eta merkataritza-zentroak beren jarduera aurrera eramaten duten inguruan integratzeko ekintzak ere jasotzen ditu.


Bi erakunde horien elkarlanaren erakusgarri, 2010 eta 2011. urteetarako lan-plan batzuk zehaztu dira, eta horien baitan, jardunaldi tekniko batzuk antolatzea aurreikusi da, ondorengo gaien inguruan zein arazo dauden eta etorkizuneko irtenbideak zeintzuk izan daitezkeen jakiteko: galdu egiten diren produktu freskoen salerosketa, txikizkako merkatuetan teknologia berriak erabiltzea, edo udal azoketan diharduten langileak gaitzeko prestakuntza-planak diseinatzea.
 
Esandakoez gainera, Espainian egiten diren txikizkako azokak zenbat diren jakiteko errolda edo zerrenda bat egingo da.
 
Bestalde, eta hitzarmenean jasotzen denez, udaletan merkataritzako ekipamenduak sortu edo daudenak hobetzea aurreikusten da; udal azoken bidea hartuko litzateke ekimen pribaturik ez dagoen kasuetan, hirigintzaren hazkundeaz baliatuta edo alde zaharrak eraberritu eta modernizatzeko ekimenak oinarri hartuta.
 
Mercasako lehendakariak, Ignacio Cruzek, esan zuen udal azokak hirien hezurduraren oinarrizko atala direla, beste arrazoi batzuen artean kalitatezko lanpostuak sortzen dituztelako eta pertsonen arteko harremanak bideratzeko gunea ere badirelako.Zehazki esanda, merkataritza-zentro horiek inmigranteei integratzen laguntzeko duten garrantzia aipatu zuen, beren jatorriko herrialdeko produktuak merkaturatzeko lekua baitute horrela.Cruz jaunak emandako datuaren arabera, Mercasak Espainiako 100 azoka baino gehiago eraberritu ditu.
 
Pedro Castrok aipatu zuenez, hitzarmena sinatzeak agerian utzi du, beste behin, FEMP lantresna garrantzitsuena dela Espainiako leku guztietara beharrezkoak diren oinarrizko azpiegitura guztiak eramateko, esate baterako udal azokak.Mercasarekin lankidetzan arituta, azoka horien egiturak modernizatu egingo dira, bai lekuari berari dagokionez, hau da, azoken kokaleku edo eraikinari dagokienez, bai eskaintzen dituzten produktuei dagokienez, alegia, jardueraren lehiakortasuna areagotu egingo da.