FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Genero-biolentziaren kontrako baliabide guztiak jasoko dira Berdintasun Ministerioaren web batean


Genero-biolentzia dela-eta, Laguntzeko eta Prebenitzeko Baliabideen web-orria (WRAP) jarri du abian Berdintasun Ministerioak. Webean biltzen dituen mapa aktiboetan, herri-administrazioek eta gizarte-erakundeek herritarren eta genero-biolentziaren biktimen esku jarri dituzten baliabideak sartu edo topatu daitezke


WRAP web-orria, Berdintasun Ministerioaren gunean txertatua, Genero Biolentziaren gaineko Ezagutza Kudeatzeko Plataforma Digitalaren lehenengo zerbitzua da. Besteak beste, baliabide hauek aurkitu daitezke WRAPean: prestakuntza eta aholkularitza-zerbitzuak, emakume-elkarteak, polizia-laguntza, epaitegiak edo legezko aholkularitza-zerbitzuak. Erabateko errekuperazioko zentroak eta harrera-etxeak, berriz, ez dira agertzen, segurtasun-kontuak direla medio.
Web-ean erabilgarri dauden baliabideak bilatu daitezke eta beste batzuk sartu, alta-eskaera erabilita. Bere lurraldean dauden baliabideen berri eman nahi duten udalerriek bide hori erabili dezakete. Gobernu Ordezkaritzak aldiro gaurkotuko du informazioa Autonomia Erkidegoan gaiaz arduratzen den arloaren laguntzaz.
Aplikazioa oso operatiboa da, eta aukera ematen du maparen gainean baliabideak aurkitzeko, edo, bestela, baliabideok bilatzeko, baliabide-moten, autonomia-erkidegoaren, probintziaren edo gertutasunaren arabera.