FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Alokairua eta birgaitzea izango dira Etxebizitza Planaren lehentasun nagusiak 2012. urtera arte


Gobernuak lehentasuna emango die etxebizitzak alokatu eta birgaitzeko laguntzei, 2009‑2010 aldirako Etxebizitza eta Birgaitze Planaren esparruan, Etxebizitza ministro Beatriz Corredorrek Etxebizitzaren Sektoreko Konferentziaren gaurko bileran azaldu duen doikuntzarekin bat. FEMPeko lehendakari Pedro Castro bilera horretan izan da.


 
Ministroak adierazi zuen neurri horiek Gobernuak dezifit publikoa murrizteko iragarri duen aurrekontu-doiketaren barruan sartzen direla. Orobat, esan zuen pragmatikoak izan behar dugula, eta inbertsioei eman behar diegula lehentasuna, etorkizunean etxebizitzaren arloko politika publikoen etorkizuna bermatzeko.
Murrizketak aurten eta hurrengo bi urteetan tartekatuz joango dira; 2010ean eraginkortasun‑erreserba kenduko da Ministerioarekin hitzartutako helburuak gainditzen dituzten erkidegoentzat, bai eta autonomia-erkidegoei transferitutako fondoak dituzten laguntza berrien ordainketaren konpentsazioa ere, haien azken erabilera justifikatu ez denean.
2011 eta 2010 urteei dagokienez, ez da berrituko leihatila bakarrei zuzendutako diru-laguntza, urbanizatzeko edo lurzorua eskuratzeko sustatzaileei ematen zaien laguntza kenduko da eta alokairurako etxebizitza babestuen sustapenari ematen zaien diru-laguntza % 40 murriztuko da.
Halaber, Ministerioak Sarrerarako Laguntza Zuzena (AEDE) hipoteka etxebizitza babestuaren balioaren % 90eraino zabaltzeko aukeragatik ordezkatzeko modurik ba ote dagoen aztertuko du. Neurri horrek, Corredorren esanetan, etxebizitza babestuaren sarrera ordaindu ahal izateko aurrezteko beharra txikituko luke.
Ministroaren arabera, jarduera horiek guztiek 500 milioi eurotik gorako kostua izan zuten 2009an.
Bestalde, adierazi zuen neurri horiek Etxebizitzaren Planaren kudeaketari aplikatzea behar-beharrezkoa dela, Gobernuaren estrategiaren barruan kokatzen baitira. Izan ere, 2020. urterako alokairuko etxebizitzen ratioa % 20koa izan dadin lortu nahi du, eta bizitoki-sektorearen birgaitzea % 35era irits dadin.
Halaber, nabarmendu zuen Ministerioak bere politikak aurrera eramaten jarraituko duela erabilgarri dagoen aurrekontuaren arabera, eta 2010erako aurreikusitako helburuak beteko dituela. Azkenik, gehitu zuen Estatuko finantzazioak ez lituzkeela autonomia-erkidegoetako etxebizitza-politikak baldintzatu beharko.
 

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

Erlazionaturiko estekak

Erlazionaturiko estekak