FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

GOBLOBOnet-ek goitik behera aldatu du Espainiako Toki Administrazioen lan egiteko modua


Abian jarri eta lehenengo hilabetean, GLOBOnet-ek, FEMPek bultzatutako Tokiko Gobernuen sareak, 20.550 bisita izan ditu; 176.522 orrialde bisitatu dira eta 3.000 pertsonak baino gehiagok eman dute alta Tokiko Gobernuen sare sozialean. Hala adierazten dute FEMPek egindako azterketek. Horietan ere atentzioa ematen du bisitariak mundu guztiko ia ehun herrialdetakoak direla


Ekimena milaka hautetsiren eta tokiko teknikarien lan egiteko modua aldatzen ari da, GLOBOnet-ek errazten duen taldeko lankidetzak arauak berdin aplikatzea ahalbidetzen ari da, baita esperientziak azkar eta modu eraginkorrean elkarbanatzea ere, udalerri batzuetan arrakasta izan duten kasuak beste udalerri batzuetan abian jarriz.
Erabiltzaileen profilari dagokionez, erabiltzaileen % 65 baino gehiago arlo guztietako udal teknikariak dira; ia % 15 tokiko hautetsiak dira –alkateak, zinegotziak eta probintzietako eta irletako arduran politikoak-; % 10 “herritarrak” kategoria orokorrean daude sartuta, bertan unibertsitate eta instituzioetatik eratorritako hainbat aditu eta analista eta Toki Administrazioan interesa dutenak daude. Gainerakoak udalerrien federazio eta elkarteetako teknikariak eta “bestelakoak” kategoriako profilak dira.
Sare honetako baliabideak bereziki talde-lanerako dira aproposak eta, horrez gain, denbora aurrezten ahalbidetu eta lekualdatzeak saihesten dituzte; azken bi berezitasun horiek baloratzen dira batez ere herstura ekonomikoa instituzioetan ezartzen denean.
GLOBOnet 125 lan-talde sortzea ahalbidetu duen euskarria da. Lan-talde horietan, udalerrietako eta probintzietako teknikariek eta Tokiko Gobernuarekin loturiko gaietan adituak direnek eztabaidarako eremuak, foroak eta gai jakinei buruzko esperientzien trukeak ezarri dituzte. Horietako batzuek agiriak lantzeko lan bateratua egiten dute. Lanerako toki birtual horrek erantzun azkarragoak ahalbidetu, hainbat erabiltzaileren aldi bereko parte-hartzea erraztu, denbora aurrezten du, ez du lekuz aldatzera behartzen eta jardueraren eraginkortasuna handitzen du.
Sareak aurreko guztia osatzen du bideokonferentziak egiteko aukera emanez, orotariko gizarte-sareetan izaten ez den baliabidea baita.
Sarera intereseko dokumentuak kargatzeko –GLOBOnet-en dagoeneko 300 dokumentu baino gehiago sartu dira- egun dagoen aukera aurki osatuko da, erabiltzaileek argazkiak eta bideoak beren ekipoetatik sartzea erraztuz; horrez gain, GLOBOnet gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez –eta laster alemanez- izateak sareko erabiltzaileen eremua are gehiago zabalduko du.
Espainiarrak, europarrak eta iberoamerikarrak
 
FEMPek egindako azterketen arabera erabiltzaile gehienen jatorria Espainia da. Atzerritarrei dagokienez, erabiltzaileen % 20 europar herrialdeetakoa da eta gainerakoak Iberoamerikarrak –GLOBOnet-en erabiltzaileen artean Iberoamerikako hamalau herrialdetako jendea dago, baita Estatu Batuetakoa ere-.
GLOBOnet-ek hainbat hiritako leku interesgarriak aurkitzeko kale-izendegi bat ere jarri du eta, gutxi barru, NANaren bidez bozkatzeko eta ikastaro eta jardunaldietan izena emateko aukera gehituko du