FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Haitirako laguntza: udalek gogotsu ekin diote


Haitiko lurrikara itzela izan da, hiri nagusiak goitik behera eraitsi ditu. Hango berri gurera iritsi bezain azkar, FEMPk laguntzarako aldarria egin zuen, eta ez alferrik, Espainiako hainbat eta hainbat udaletan Haitiri lehenbailehen laguntzeko hainbat gauza ari baitira egiten. Udal batzuk zuzenean beren kasa ari dira laguntzen, eta beste batzuk Garapenean Laguntzeko Espainiako Federazioaren edo Haitin bertan lanean diharduten gobernuz kanpoko erakundeen bitartez.


Erreskate-taldeak, suhiltzaileak, kanpainako ospitaleak eta larrialdietarako beste hainbat ekintza-bide bidali dute. Han ari dira, lan eta lan, eta lagun bat baino gehiago atera ere egin dute bizirik.

Aldi berean, hainbat kontu-korronte berezi zabaldu da, erakundeen eta kaleko jendearen laguntza-gogoa bideratzeko.

FEMPeko lehendakariak udalei laguntzarako deia egin die berriz ere, eta aipatu du laguntza-lan hori Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziarekin (AECIDekin) koordinaturik eta gobernuz kanpoko erakundeekin koordinaturik egitea komeni dela, dagoeneko jarriak baitauzkate laguntzak bideratzeko tresnak.

AECIDek berak eta han lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeek badute hainbat laguntza-bide edo banku-kontu berariaz zabaldurik, eta, laguntzeko asmorik izanez gero, udalek onena dute haiekin harremanetan jartzea, AECIDekin (www.aecid.es) edo GKE horiekin, alegia.

Hona hemen Haitin lanean diharduten GKEetako batzuk: