Josep Roig da Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen idazkari orokor berria
Josep Roig espainiarra hautatu dute Munduko Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen erakundeko idazkari orokor gisa, 40 hautagairekin nazioarteko aukeraketa prozesuan lehian izan ondoren. Rabaten egin zen aukeraketa iragan ekainaren 23an, erakundearen beraren 12. Biltzar Exekutiboaren barnean.
Josep Roigek Metropolisen jardun du kide aktibo gisa 1985etik (berak eta beste kide batzuek sortu zuten urtetik) eta idazkari nagusi gisa 2000az geroztik. Gainera, Bartzelonako metropoli-arean hainbat kargu izan ditu eta Bartzelonako Unibertsitateko zuzendari exekutiboa izan zen 1990-1994 aldian.
Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen 12. Biltzar Exekutiboari hasiera eman zion Fathallah Oualalou Rabateko alkate jaunak eta 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen, bost kontinenteetako tokiko eta eskualdeko 150 agintari barne -tartean, Ramón Ropera Villafranca de los Barroseko (Badajoz) alkatea-.