FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Zama administratiboak arintzeko neurri berriak onartu ditu gobernuak


Ministro Kontseiluak neurri sorta berria onartu du zama administratiboak arintzeko. 2008az geroztik gobernuak onartu duen mota horretako bosgarren akordioa da, oraingoan, esklusiboki herritarrek egin beharreko izapide ohikoenak arintzera bideratuta dagoena.


 
Hamalau esku-hartze dira, 510,7 milioi euro aurreztea eragingo dutenak. Besteak beste, amatasun eta aitatasun prestazioen izapideak hobetuko dira, Katastroko edo Erregistro Zibileko informazioa internet bidez lortzea ahalbidetzeko. Gainera, azken borondateko egintzen ziurtagiriak edo MUFACEko mutualistentzako Europako Osasun Txartela elektronikoki eskatu ahalko dira.
Ministro Kontseiluak gaur onartutako ekimen berriak martxan jartzeko (aurten eta datorren urtearen artean gauzatuko dira) Justizia, Lan eta Immigrazio, Ekonomia eta Ogasun eta Lurralde Politika eta Herri Administrazio Ministerioek parte hartu beharko dute.
Itun horrekin 261 dira jada Gobernuak, zama administratiboak arintzeko ekintza plana 2008an onartu zuenetik, martxan jarritako egitasmoak. Guztira, 4.831 milioi euro aurreztea eragin dute. Batez ere, enpresek izan dituzte onurak, 2.560 milioi euro ordaintzea saihestu ahal izan dutelako eraketa eta funtzionamendu kostuetan eta, horrela, modernatu, lehiakortasuna sendotu eta enplegua sortzeko lanetan jarri dituzte indarrak.
Bestalde, esklusiboki herritarrei zuzenduriko neurrien bidez 1.800 milioi euro aurreztu dira. Dena dela, bada hirugarren neurri sorta bat, bai enpresei, bai herritarrei mesede egin diena eta 470 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izan duena.
Aipaturiko datuak Estatuko Administrazio Orokorraren barruan martxan jarritako ekimenei dagozkie. Horiei batu beharko zaizkie Lurralde Politika Ministerioarekin lankidetza itunak sinatu dituzten autonomia erkidego eta udalek osatutakoak.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)