FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMP, EBren eta Latinoamerikaren eta Karibearen arteko VI. Gailurrean


Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak (FEMP) begirale gisa parte hartu du EBko eta Latinoamerika eta Karibeko Estatu eta Gobernu Buruen VI. Gailurrean, zeina Madrilen egin baita, Espainia EBko Lehendakaritzan dagoelako antolatutako ekitaldien barruan. Atlantikoko alde bietako agintariak biltzen dituen gertakari honetan, FEMPk bi ordezkari izan ditu, Ramón Ropero, Batzorde Eragileko kide eta Villafranca de los Barros herriko alkatea eta Isaura Leal, Nazioarteko Harremanetarako Batzordeko lehendakariorde eta Federazioko idazkari nagusia.


FEMPk nazioarteko horrelako gailur batean parte hartzen duen lehenengo aldia da. Aurreko egunetan, Federazioak Gasteizko Adierazpena helarazi zien gailurreko arduradunei. Adierazpen hori Europar Batasuneko eta Latinoamerika eta Karibeko Tokiko Gobernuen II. Foroak Gasteizen egindako bilkurako azken dokumentua da eta, bertan, Estatu Buruen VI.
Gailur honetan tokiko ordezkaritzaren bat egotea eskatzen zen.

Gasteizko Adierazpenak tokiko gobernuek eta lurraldeek garapen eta gizarte-kohesioko prozesuetan protagonismoa izatea aldarrikatzen du, eta gizarte-berrikuntza terminoaren dimentsio integrala bultzatzearen aldeko apustua egiten du.