FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Gobernuak Estatuko Administrazioaren berregituraketa onartu du, eta goi-kargudunak murriztea erabaki du


Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorreko egiturak arrazionalizatzea, goi-kargudunak murriztea eta enpresa-sektore publikoa birmoldatzea onartu du, Gobernuaren zorroztasun-neurrien barruan, hau da, aurrekontu-egonkortasuna eta defizit publikoa murriztea lortzeko neurrien artean.


Ministro Kontseiluaren erabakiaren bidez, 33 goi-kargudun ezabatuko dira: idazkaritza nagusi bat, hemezortzi zuzendaritza nagusi eta zuzendaritza nagusiaren maila duten hamalau erakunde autonomo.
Ezabatutako organo eta sailen artean, honako hauek ageri dira: INAPeko Zuzendaritza Nagusia, Lehendakaritza Ministeriokoa, eta Lurralde Finantzaketaren Idazkaritza Nagusia eta Zerbitzuen eta Lurralde Koordinazioaren Zuzendaritza Nagusia, Ekonomia eta Ogasun Ministeriokoa.
Gobernuak, ministerio bakoitzaren ekimenez, erabaki horren edukira egokituko ditu egiturak, hiru hiletik gorakoa izango ez den epe batean.
Enpresa-sektore publikoaren birmoldaketari dagokionez, Gobernuak sozietate publikoen eta zuzendaritza-karguen murrizketa aipagarria aurreikusten du, eta Ondare, DDI, Sustapen eta SEPIko sozietate-taldeei eragingo die. Azken horretatik, erakunde-bateratzeak Tragsako bi filiali eragingo die, batean bilduko baitira.
Onartu den planak ezartzen duenez, jaitsiera, gutxienez % 10ekoa izango da enpresa publiko estatalen zuzendaritza-postuetan; era berean, murrizketa % 15ekoa izango da sei kidetik gorako administrazio-kontseilua daukaten sozietateetako kontseilari kopuruan.
Enpresa sektore publikoaren birmoldaketa aurtengo abenduaren 31n burutuko da, eta ondoren, fundazio publikoen arrazionalizatzeari ekingo zaio, bai eta Estatuko Administrazio Orokorrak sozietate estatalen administrazio-kontseiluetan dituen ordezkariak murrizteari ere, eta, azkenik, dauden kide anitzeko organoen murrizketari.
 

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)