FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Landa-garapen iraunkorreko lehenengo programa onartu da, 1.810 milioi eurokoz hornitua


Gobernuak, azkeneko Ministro Kontseiluan, 2010-2014 aldirako landa-garapen iraunkorreko lehenengo programa onartu zuen, honako helburu hauek dituena: landa-ingurunearen despopulazioa geldiaraztea; lurralde horietako ekonomia bultzatzea, eta udalerri horietan bizi den populazioaren bizi-kalitatea hobetzea. Inbertsioa 1.810 milioikoa izango da, eta Estatuak eta autonomia-erkidegoek % 50ean kofinantziatuko dute.


Programa hori biltzen duen errege-dekretuak argi berdea ematen du, datozen hiletan 219 zonako planak prestatzeko prozesua has dadin autonomia-erkidegoek hautatu dituzten landa-zonetako bakoitzean. Plan horiek prestatzeko, betiere, zonarik deprimituenak eta gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-garapen txikiena dutenak lehenetsiko dira.
Programa hori eta landa-zonetako kasuan kasuko zonako planak abian jartzeari esker, gainera, hamar milioi eta erdi pertsona baino gehiago mesedetuak izango dira, landa-politika berri horren aplikazioaren bidez.Politika berri horrek, besteak beste, honako onura hauek ekarriko ditu: bizi-kalitatea eta gizarte-ongizatea igotzea; landa-ingurunearen despopulazioa gutxitzea; enplegua egonkortzea eta mantentzea; gizarte-zerbitzuak hobetzea; azpiegitura berriak eta informazioaren teknologiak hobetzea; zerbitzu medikoak, sozialak eta mendekoak.
Politika horren prestaketan, administrazio publiko guztiek eta landa-munduan inplikatutako sektoreek parte hartu dute.Hamazazpi autonomia-erkidegoekin eta toki-korporazioekin ere itundu zen, azken horiek FEMPk ordezkatuak Landa Ingururako Kontseiluaren eremuan.
Programak honako hauek eransten ditu: Espainiako landa-ingurunearen egoera eta diagnostikoa, hartutako landa-garapen iraunkorraren estrategia, programako jarduketak, aplikazioko landa-zonak, landa-zonetako planen ezaugarriak, Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoen arteko ituna, zonako planak egikaritzeko eta finantza-aurrekontu arloko esparrua, bai eta segimendua eta ebaluazioa ere.
Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren www.marm.es web orrian jendearen eskueran jarriko dira honako hauek: Landa Garapen Iraunkorraren Programa, ingurumen-ebaluazioari buruzko adierazpena, autonomia-erkidego bakoitzarekin izenpetutako protokolo orokorrak eta lankidetza-hitzarmenak, eta segimenduko txosten guztiak, programaren egikaritze-aldian programatu eta sortu diren guztiak, ingurumen-segimenduari dagozkionak barne direla.
Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoen artean, Ministerioaren bidez, 2008an eta 2009an izenpetutako hitzarmen pilotuak sei hileko epean egokitu egingo dira, errege-dekretu hori indarrean sartzen denetik aurrera.