FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Elena Espinosa andreak landa-inguruneetako politika azaldu du


Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministroak, Elena Espinosak nabarmendu du, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak (FEMP) antolatu eta gaur goizean Toledon ospatu den Udal Txikien lehenengo Kongresuan, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak baserri-politikarako dituen helburuen artean dagoela herritarren egoera sozio-ekonomikoa hobetzea eta herritarrei zerbitzu publiko behar bestekoak eta kalitatezkoak eskuratzeko modua eskaintzea.


 
 Ministroak bere ministerioa egiten ari den lana gogorarazi du, nola ari den, lankidetzatik eta integraziotik abiatuta, erabat aldatzen landa-ingurunean politika publikoak lurraldearen ikuspegitik gauzatu eta kudeatzeko modua.
 
Elena Espinosak adierazi du beharrezkoa dela, horretarako, kontuan hartzea nola “lurralde-kohesioaren” kontzeptuak aintzat hartzen duen lurraldeen balioa, eta, nola, era horretan, saihestu egiten diren hutsarte geografikoak eta jarraitasunez ziurtatzen herrien bideragarritasun sozial eta ekonomikoa.Esan du, orobat, kontzeptu hori jende-gune txikiak ere bideragarri izango diren etorkizuna prestatzeko argudio gisa balia daitekeela.
 
Era berean, ministroak adierazi du herritarrek aukera berdinak izan behar dituztela bizi-baldintzetan eta -kalitatean, eta enpresetan ere garatzeko aukera berdinak behar dituztela, dauden lurraldean daudela, eta horixe sustatuko duela.
 
Elena Espinosak adierazi du gainerako administrazioek ere hartu behar dutela bide hori, batez ere toki-administrazioak, eta, nolabait ere, bide horrek palanka izan behar duela udalerri txikien balioa nabarmentzeko, eta haiei buruzko axola eta Espainiaren nekazaritza-giro nabarmenagoari buruzko axola eragiteko.
 
Alde horretatik, nekazaritza-inguruneetako garapen iraunkorrerako Legea argitaratzeak duen garrantzia gogorarazi du, Espainiak behar duen nekazaritza-inguruneetarako berezko politikaren oinarriak ezartzeko eta politika hori benetako estatu-politika izateko, Espainiako nekazaritza-inguruneetako ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-baldintza bereziei guztiz egokitua eta egokitzeko modukoa; datozen urteetan nekazaritza-inguruneetako garapenaren gainean eragina izango duten europar politikaren tresnen osagarri izateko, eta erkidego-politikaren etorkizuna izan daitekeenaren aurrean saiakuntzarako eremua irekitzeko.
 
Horrez gain, Elena Espinosak nabarmendu du lege honen xedea dela ekimenak tokian tokitik sortzea, eta tokian tokiko eragileak izatea jarduera horiek abiarazteko protagonismoa beren gain hartuko dutenak.
 
Hala bada, jarraitu du esaten, bultzada orekatua eman nahi zaio nekazaritza-ingurune horien garapenari, batez ere atzerapen erlatiboaren maila handiena dutenei.Horretarako, nekazaritza-inguruneen garapen iraunkorrerako hainbat eta hainbat neurri eta ekintza zehaztu dira, bai Estatuko Administrazio Orokorrak bai autonomia-erkidegoetako administrazioek garai eta leku jakinetan aplikatzeko modukoak, zeinek bere eskumenen arabera.
 
Horretarako, Landa Garapen Iraunkorreko Programa bat egin da (LGIP), landa-inguruneko espainiar politika berria gauzatzeko oinarrizko tresna gisa; bera izango da Espainian nekazaritza-inguruneen lurralde-estrategia planifikatzeko egindako ahalegin nagusia, lurralde-kohesioari eusteko apustuaren barruan.
 
Orobat, programa horrek "lurralde-eredu berria eta parte hartzea sustatzen dituen gobernantzan, sektoreen aniztasunean eta maila anitzetako ekintzan oinarritutako behetik gorako lurralde-plangintza sendotzeko” zereginean izango duen zeregina nabarmendu du.Eta, hori guztia, ministroaren esanetan, iraunkortasunaren ikuspegitik, herri-administrazioen parte hartze eta engaiamenduarekin, eta nekazaritza-inguruneen aurrerapenean interes osoa duen gizarte zibil osoaren parte hartze eta engaiamenduarekin.
 

10/09/2010

> Ir a la videoteca_x