FEMPek malgutasuna gomendatzen du bide publikoan terrazak instalatzeko bete beharreko betekizunetan
FEMPek ordenantzak berrikustea gomendatuko die udalei, bide publikoan taberna eta jatetxeetako terrazen jarduera gehiago bultzatzeko. Hain zuzen ere, terrazak ipintzeko baldintzak malgutzea da gomendioa, denbora-tarte, espazio, bide publikoa okupatzeko modalitate eta altzari nahiz gainerako elementuei buruzko arauei dagokienez. FEMPen Batzorde Exekutiboak, halaber, Atzerritarren Legearen Erregelamenduaren Aurreproiektuaren zuzenketak ere onartu ditu, Gasteizen egindako bileran.
Terrazen eta mahaien inguruko ebazpena indar politiko guztien babesarekin onartu dute, eta, horren arabera, administrazio-izapideak ere sinpletu egin beharko lirateke, zerbitzu-jarduerei eta haietan libre jarduteari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legean aurreikusitako kontrol-mekanismo berriak txertatzeko aukera aintzat hartuta.
Proposamenaren testuan,
Era berean,
Hipotekei buruzko araudia
Aho batez onartutako ebazpenaren bidez, Batzorde Exekutiboak erakutsi du Espainiako toki-erakundeak krisiak astinduta dauden pertsonen eta familien alde daudela; hipoteka exekutatzeko prozesua dela-eta etxebizitza galtzeko arriskuan dauden pertsonen eta familien alde, hain justu.
Atzerritarren erregelamendua
Batzorde Exekutiboak, era berean, oniritzia eman die Atzerritarren Legearen Erregelamenduaren Aurreproiektuaren zuzenketei. Aurreproiektuaren edukia Immigrazio eta Emigrazioko estatu-idazkari Anna Terrónek helarazi zion
Tokiko gastuak enplegu-politiketan
Toki-gobernuek 572,5 milioi euro bideratu zituzten enplegu-politika aktiboetara 2009an (aurrekontuen % 0,8), nahiz eta urte horretako udalen gastua, guztira, 2008an baino puntu bat apalagoa izan. Era berean, kontuan izan behar da enplegu-eskuduntzak ez direla toki-administrazioaren eskumen.
Enplegu-politika aktiboak nabarmen zabaldu eta sendotu dira 500 biztanle baino gehiagoko toki-gobernuetan. Halaxe dio
Ikerketaren arabera, kopuruok «oso ahalegin nabarmena adierazten dute, kontuan hartuta eskumen hori beste administrazio batzuena dela; hau da, ez dela toki-erakundeek beren gain hartu beharreko gastua». Era berean, txostenak nabarmentzen duenez, ahalegin hori are garrantzitsuagoa da 2008tik aurrera, eraikuntzaren krisialdiak gero eta inpaktu handiagoa baitu udalen diru-sarreretan.
Hala, toki-erakundeek 1.900 milioi euro inguru kudeatu zituzten 2009an, beste administrazio batzuek xede horretarako egindako ekarpenak kontuan harturik; horietatik, udalek % 84 administratu zuten, diputazioek % 15 eta uharteetako kabildoek % 2 inguru.
Hitzarmena Zerga Agentziarekin
Hitzarmen hori izenpetu ostean, udalek, lehen ez bezala, premiamendu-bideko zorrak bidali ahal izango dizkiote Zerga Agentziari, baldin eta kobratzeko ahaleginak egin badituzte. Toki-erakundeek diru-bilketa zerbitzuak baliatzen jarraitu ahal izango dute. Nolanahi ere, baliabideak agorturik dituztenean edota udalerritik kanpoko jardueretarako, zorren zerrenda bidali ahal izango diote Zerga Agentziari, kobratzeko. Hitzarmenak badu beste berritasun bat ere: aurrerantzean, Zerga Agentziak bere gain hartuko ditu zuzenbide publikoko zergak ez diren zorrak.
Beste zenbait hitzarmen
Batzorde Exekutiboak hainbat erakunderekin sinatutako hitzarmenei ere oniritzia eman zien; esate baterako, IDAErekin izenpetutakoari, Espainiako udaletan ibilgailu elektrikoa bultzatzeko; Auzo Elkarteen Estatuko Konfederazioarekin egindakoari (CEAV); Gazteriaren Institutuarekin egindakoari, tokiko eremuan jarduerak garatzeko; Kirol Kontseilu Gorenarekin sinatutakoari edota Babes Zibileko Boluntarioen Espainiako Elkartearekin izenpetutakoari (ANAV).