Udalbatzen zuzenbide publikoko diru-sarreren bilketa bide exekutiboaren bitartez
Argitaratutako testuan aipatzen diren baliabideak zergen ondoriozko zuzenbide publikokoak eta zergen ondoriozkoak ez direnak dira; salbuetsita daude tokiko erakundeen zuzenbide publikoko sarrerak, baldin eta haien bilketaren kudeaketa autonomia erkidegoren batek aurrez bere gain hartu badu, itunen bat medio.
Probintziako diputazioen kasuan, Zerga Agentziak bere gain hartu ahal izango du Tokiko Erakundeen zerga bilketa exekutiboaren kudeaketa Diputazioak bere gain hartu duenean zerga bilketaren kudeaketa.
Espainiako Aldizkari Ofizialak iragan apirilaren 28an argitaraturiko ituna, Pedro Castro Espainiako Probintzia eta Udalerrien Federazioaren Presidenteak eta Carlos Ocaña Estatuko Zerga Administrazioaren Agentziako Presidenteak sinatu zuten.
Prozesu horren harira Zerga Agentziari eta kasuan kasuko udalbatzari esleitutako eskumenak eta zerga bilketa nahiz prozesu horren xehetasunak Espainiako Aldizkari Ofizialean adierazitako testuan zehazten dira, hainbat espezifikazio dakartzaten eranskinekin batera.