FEMPek berriro ere kolaboratu du Espainiako udalerrietan Planetaren Ordua hedarazten. Aurtengo deialdian mundu osoko 1.500 hirik baino gehiagok egin dute bat. Beste hainbaten artean, hiriko eraikin enblematikoenetako argiak identifikatu eta itzaliko dituzte, isuriak murrizteko borondatezko beste neurri batzuk onartuko dituzte, eta, azkenik, ekintzok hedatuko dituzte. Horrez gain, dei egingo diete biztanleei proposamenarekin bat egin dezaten. Hiriak “Planetaren Ordua” izeneko ekimenean izena emanda, egin daitezkeen ekintzak osatzen dira.
Planetaren Orduak 2008tik klima aldaketaren kontrako konpromiso globala erakustea du helburu, eta mundu osoko pertsonei eta erakundeei egin diete deia planeta ordubetez ilunpetan uzteko. Ekimena Sydneyn abiarazi zuten 2007an. Urte hartan, 2,2 milioi pertsonak argiak itzali zituen klima aldaketaren kontra egindako aldarrikapen-ekintza batean. Ondoren, munduko hainbat eta hainbat toki enblematiko ilunpetan utzi dituzte; esate baterako, Brandenburgoko atea, Beijingeko Hiri Debekatua edota Gizeko piramideak.
Aurtengo deialdirako antolatzaileek egin duten proposamenean, udalak Planetaren Orduko bizkarrezur gisa ageri dira, eta, ondorioz, ekimenarekin bat egiteko deia egiten zaie. Horrez gain, beste hainbat ekintza positibo partekatzeko deia ere egiten dute antolatzaileek, Ordutik harago joateko.
Itzalaldiarekin batera, aurten beste ekimen batzuk ere antolatu dituzte; esate baterako, Madrilen, Bartzelonan eta Sevillan planetaren aldeko lasterketak egingo dituzte, eta irabazleek ostatuetako egonaldiak irabaziko dituzte. Beste ekimen bat 60+ konpromisoarekin bat egitea da, etxean, lantokian edota eguneroko bizitzan hainbat ekintza konkretu txertatuta; konpromisoa irudikatzeko, webgunean bertan betetzen den sinadura behar da.