FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Alcaracejos, Basauri eta Iruñea, Udalerrientzako Irisgarritasun Unibertsalaren Reina Sofía 2010 saridunak


Alcaraceños-ko (Córdoba) alkate Luciano Cabrerak, Loly de Juan Basauriko alkateak eta Yolanda Barcina Iruñeko alkateak, Irisgarritasun Unibertsalaren Reina Sofia Saria 2010 jaso dute, gaur goizean Zarzuela jauregian egindako ekitaldian


 
 
Erreginak gaur goizean banatu ditu Reina Sofia 2010 Sariak: desgaitasuna prebenitzeko, desgaitasuna dutenak lan-munduan sartzeko eta udalerrien irisgarritasun unibertsala lortzeko ekimenengatik nabarmentzen diren pertsonek zein erakundeek jaso dituzte. Ekitaldia Zarzuela jauregian egin da, eta han izan da FEMPeko lehendakaria, Pedro Castro.
Udalerrientzako Irisgarritasun Unibertsalaren Sariak desgaitasuna dutenen eguneroko bizitza mugatzen duten oztopo fisiko edo birtualak ezabatzeko lan egin duten udalak saritzen ditu. Aurten Alcaraceños, Basauri eta Iruñeari eman zaie saria, 10.000 biztanletik beherako, 10.000 eta 100.000 biztanle arteko eta 100.000 biztanletik gorako udalerrien kategorietan, hurrenez hurren.
Alcaraceñosi emandako sariak –Luciano Cabrera alkateak jaso du– desgaitasuna dutenak lan-munduan sartzeko eta irisgarritasuna denentzat hobetzeko udal honek egindako lana aitortu nahi izan du.Basauriren kasuan, Loly de Juan alkateak topografia gorabeheratsua duen Bizkaiko udalerri honetako Irisgarritasun Planari emandako saria jaso du.
Azkenik, Iruñeari emandako sariak –Yolanda Barcinak jaso du– irisgarritasun unibertsala lortzeko egindako lana saritzen du; izan ere, Nafarroako hiriburuan irisgarritasuna, espazioaz haratago, gizarte- eta komunikazio-politiketara ere hedatzen baita.