FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Krisiaren aurreko erantzunak dira FEMPen El Escorialeko uda-ikastaroko lehen eztabaiden gai nagusiak


Toki-gobernuek krisiaren aurrean emandako erantzuna, zerbitzuak bermez ematea, hainbat mailatako gobernantza eta udal-kudeaketaren eraginkortasuna izan dira FEMPek El Escorialen antolatzen duen uda-ikastaroko lehen saioko eztabaiden gai nagusiak. Saio horretan parte hartu dute Malagako alkate Francisco de la Torrek, Bartzelonako Diputazioko presidente Antonio Foguék eta EUEKko ordezkari Christophe Chaillouk, eta Barakaldoko alkate Antonio J. Rodriguez izan zen moderatzaile.


 
 
 
Francisco de la Torrek azaldu zuen toki-gobernuek krisiari aurre egiteko, beren eskumenengatik aukera handiegirik ez dutenez, aurrekontuak doitu eta Estatuaren sarreretarako beren konturako ordainketak itzultzeko baldintzak Gobernuarekin negoziatu behar dituztela, eta, batez ere, kudeaketan eta ematen dituzten zerbitzuetan eraginkortasunik ez dutela galdu behar.
Malagako alkateak adierazi zuen udalak zerbitzuak mantentzen jarraitzera eta bere hornitzaileei “garaiz eta ondo” ordaintzera behartuta daudela. Baita ere baieztatu zuen udalek beren kreditu-gaitasuna “neurriz” erabili behar dutela eta ekimen pribatuarekin elkarlanean jardun behar dutela, hori delako enplegua sortzen duena, lizentziak eman eta administrazio-prozedurak azkartuta, enpresa-munduarekin eta sindikatuekin “elkarrizketa ona” laguntzeaz gain.
Bartzelonako Diputazioko presidente Antoni Foguék “munizipalismoa – konfiantza” binomioa toki-gobernuek azken urteetan izandako lorpen gisa planteatu zuen eta Diputazioen paperari ere zabaldu zion, udalerriekiko konfiantza ere sortzen dutelako. Tarteko gobernu horien inguruan baieztatu zuen, ez balitz horiengatik izango, ezinezkoa izango litzatekeela Espainiaren udal-egitura hain atomizatu hori mantentzea.
Horren inguruan, azaldu zuen burutza duen Diputazioa udalerrien sareko jarduna sustatzen eta udal-hitzarmenaren planotik lan egiten saiatzen dela, lankidetza-kontzeptutik haratago doana, eta diru-laguntzak banatzen dituen erakunde bat izan baino gehiago, zerbitzuak kalitatez ematea sustatzen saiatzen dela.
Toki-gobernuek krisiari erantzuteko, Foguéren arabera, egitura-aldaketak egin behar dira eta, ondorioz, eredu berri bat izan, funtsezko hiru faktore kontuan izango dituen “toki-arkitektura berria”, eredu berria. Hauek dira hiru faktore horiek: eskumenak, finantzazioa eta antolaketa. Lehen bien inguruan, adierazi zuen eskutik doazela, “finantzazio-sistema berriaz hitz egitea eskumenak finantza-baliabideekin lotu behar direnaz hitz egitea” baita.
Bestalde, adierazi zuen antolaketaz hitz egin behar dela, hainbat mailatako gobernantzaz, eta horrek hobetzea eta guztien artean hiru administrazioen arteko lankidetza eraginkorra ahalbidetzen duten arauak zein diren definitzea esan nahi duela.
Malagako alkatea nahiz Bartzelonako Diputazioko presidentea udalen zerga-sorta zabaltzearen aurka azaldu ziren, Lurralde Politikako estatu-idazkari Gaspar Zarriasek proposatu zuen moduan.
Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko (EUEK) ordezkari Christophe Chaillouk, bere aldetik, defendatu zuen toki-gobernuak geroz eta beharrezkoagoak direla egitura politiko eta administratiboan, eta eskatu zuen haiei kontsulta egiteko beste administrazio batzuek hartutako erabakiak alde batek soilik inposa ez ditzan.