BÁSICAL: doako euskarri informatikoa, toki-administrazioen kontabilitate-informazio sistemaren oinarrizko eredurako
IGAEk nabarmentzen duenez, datuak erregistratzeko eta tratatzeko aplikazioa da; ereduaren egiturako kontabilitate-erakundeek ematen dituzten operazioetatik sortutako informazioa artxibatzen eta gordetzen duena, informazioaren osotasuna eta koherentzia zainduta, betiere. Toki-erakundearen kontua osatzen duten egoerak lortzea ere ahalbidetzen du, baita Kontu Auzitegiari eta Kanpo Kontrolerako Organoei (OCEX) datuak telematikoki bidaltzeko fitxategiak sortzea ere.
Aplikazioa erabat dohainik izango da, bai deskargatzeko, bai erabiltzen laguntzeko, bai erabiltzaileak trebatzeko. Hainbat prestazio interesgarri ditu; hala nola, faktura elektronikoak Facturae formatuan tratatzea, PENLOC taxonomiaren azken bertsiora edota Windows 7 sistema eragilera egokitzea. Horrez gain, kontu orokorrak XML fitxategian ere sortzen ditu.
BÁSICAL erremintak konfigurazio berezia du diputazioentzat, eta beste bat udalentzat. Egun 7.0.1 bertsioa eskura daiteke, eta horretarako gaitu duten web orrian eska daiteke, formulario bat beteta. BÁSICAL erremintaren xehetasun gehiago helbide horretan bertan kontsulta daitezke.