FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPek genero-berdintasunarekin konpromisoa eskatu die udalei


FEMPek martxoaren 8arekin, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin, bat egiteko deia egin die toki-gobernuei, tokian tokiko politiketan genero-berdintasunarekin konpromisoa erakutsiko duten adierazpenak onartuta eta sentsibilizazio-ekintzak aurrera eramanda.


 
 
 
Helburu horiekin, Federazioak adierazpen bat proposatu du, udalbatzetan onar dezaten, egoki irudituz gero. Bertan, konpromiso-deia egiten da, eta emakumeak politikan, gizartean, lan-munduan eta abarretan berdintasun-baldintzetan sartzeko egin behar izan den bide luzearen gainean hausnartzeko gonbita egiten du.
Testuak dioenez, oraindik ere lan asko dago egin beharra hainbat alorretan, hala nola, emakumeen ordezkaritzan eta partaidetzan toki-gobernuetan, edota berdintasuna udaletako eta diputazioetako lan-eremu guztietan txertatzen.
Adierazpen horretan, FEMPek, azkenik, erakunde publikoen eta eragile sozialen arteko lankidetza-jarduna sendotzeko erabakia berresten du, diskriminazioa borrokatzeko eta benetako berdintasun-ekimenak sustatzeko.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)