FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPek eskatzen du KOI kreditu-lerroa premiaz habilitatzeko, hornitzaileei zorren ordainketa errazte aldera


FEMPeko Batzorde Eragileak erabaki du Gobernuari eskatzea lehenbailehen aplika dezala toki-entitateentzako zuzeneko kreditu-lerroa, enpresekin eta autonomoekin dituzten zor irmo ordaindugabeen ordainketa errazteko, zor horien epemuga 2010eko apirilaren 30a baitzen; izan ere, horixe xedatzen du Merkataritza-eragiketetan berankortasuna saihesteko Legeak, zeinak 30 eguneko epea ezartzen baitu.


Legeak, oraindik BOEn argitaratu gabe dagoenak, 30 eguneko epea ezartzen du Gobernuak, KOIren bitartez, kreditu-lerro hori bidera dezan eta lehentasunezko baldintzetan eman dezan. 
 
Testuaren nobedade garrantzitsua laugarren xedapen gehigarrian dago, alegia: kreditua banan-banan egin ahalko da, betiere lehen ez bada amortizatu, eta egitekoa den tokiko finantzazioaren sistemaren berrikuntza indarrean sartu ondoren. Kitapena, horrenbestez, Estatuko diru-sarreretan duen partaidetzatik datozen baliabideak alde batera utzita egingo da, eta hornitzaileei aitortutako obligazioei lotuta

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)