FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Pedro Castrok “politika ona” aldarrikatu du, eta administrazio guztien konpromisoa eskatu du krisiari aurre egiteko


FEMP elkarteko lehendakari Pedro Castro jaunak eskatu die bai alderdi politikoei bai agintari publikoei, saiatzeko arazoen konponbideak “arazoa pairatzen dutenengandik” hurbilekoak izan daitezela, eta administrazioek kohesioa eta solidaritatea landu ditzatela krisiari aurre egin eta herritarren premiei erantzuteko.Nueva Economía foroak antolatzen duen gosari informatiboan, Getafeko alkateak aldarrikatu zuen “politika ona egin behar dela, denen mesederako, eta ez bere horretan helburua balitz bezala erabiliz”.


Pedro Castrok, Lan eta Immigrazioko Ministro Celestino Corbacho-k sarrerakoa eman ondoren, adierazi zuen gobernu zentralak, autonomia-erkidegoek, eta tokiko gobernuek, guztiek ere, “partitura berdina jo behar dutela” eta herritarrek beren erakundeetan daukaten konfiantza indartzea denon egitekoa dela. Ildo horretatik, nabarmendu zuen “gobernu handiagoa eta gobernantza hobea" behar duten garaiak direla oraingoak, eta ezin bazter daitezkeela pertsonen interesak, "edonola eta edozein preziotan boterea lortzeko irrikaren" aurrean.
 
FEMP-ko presidenteak, hasteko eta behin, esan zuen oraingo hauxe ez dela garaia, aldaketa azkar eta erradikalak ari direnez gertatzen, politikoek bide emateko herritarrek pentsa dezaten pairatzen dituzten arazoak handiagoak direla ordezkari politikoen erabakitzeko gaitasuna baino; “akatsa litzateke”.
 
Hala, eskatu zuen arazoen konponbideek azaroak pairatzen dituztenen orpoz orpo joan behar dutela, eta herritarrek izan behar dutela jardun politikoaren kezka eta egintzen mamia, erabakiak hartu eta behar bezala azaldu behar direnean. “Udaletxeek beti erakutsi dugu aurrea, eta halaxe egingo dugu beti" baina, gaineratu zuen, “horretarako, ezinbestekoa da tokiko gobernuok, herritarrengandik hurbilen gaudenok, nahikoa baliabide edukitzeko moduko erakunde-mapa baten alde egitea, horixe baita modua garapen ekonomiko jasangarrian, enpleguan, etxebizitzan, prestakuntzan edo berrikuntzan oinarritutako tokiko politika publikoa egiteko”.
 
Pedro Castrok berriro ere aipatu zuen errealitatetik hurbilen dagoen kate-begia direla tokiko gobernuak estatuaren barruan eta, horregatik, ezin dela atzeratu Tokiko Gobernuaren eta Finantzazioaren legeen onarpena "legeok emango digutelako bidea gure eskumenak behar bezala eta ganoraz betetzeko”. 

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

Erlazionaturiko estekak

Erlazionaturiko estekak