FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Ministroen Kontseilua. Kontratu publikoen esleipenen aurkako errekurtsoak ebazteko organo independente bat sortu dute


Gobernuak Gorteetara igorriko du Sektore Publikoko Kontratuen Legea Aldatzeko Lege Proiektua, eta arau horrek Estatuko Administrazio Orokorrarekin zerikusia duten entitateen ekintzen aurkako errekurtsoak ebazteaz arduratuko den Kontratuen inguruko Errekurtsoen Auzitegi Administratibo Zentrala sortzea aurreikusten du. Ministroen Kontseiluak etorkinak gurean hartu eta gizarteratzeko nahiz kirolariak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetan sartzeko 70 milioi euro banatzea ere onartu du.


Arau berriak kontratu publikoak esleitzeko prozesuetan entitate esleitzaileen aurka partikularrek aurkeztutako errekurtsoak ebatzi beharko dituzten organo independenteen izaera eta ezaugarriak arautzen ditu, hala sektore publikoan sartzen badira nola eskubide berezi edo esklusiboak izan eta uraren, energiaren, garraioen edo posta-zerbitzuen sektorean jarduten duten entitate pribatuak badira.

 Europako Zuzentarauak ezarritakoaren ildoan, autonomia-erkidegoek organo propioa arautu ahal izango dute beren kontratazio-prozesuetan planteatzen diren errekurtsoak ebazteko, nahiz eta haien ebazpena Auzitegi Administratibo Zentralari agintzeko aukera ere ematen duen lege-proiektuak. Toki-erakundeen kasuan, haien kontratazio-prozesuen ondoriozko erreklamazioak horretarako sortutako organo autonomikoek edo, autonomia-erkidegoak hala erabakiko balu, Auzitegi Administratibo Zentralak ebatziko lituzkete.

 

Auzitegia arduratuko da kontratuen esleipendun diren entitateen erabakien aurka aurkeztutako errekurtsoak ebazteaz, nahiz haiek ebazteko aldian esleipen-prozeduraren inguruan beharrezkoak diren behin-behineko neurriak hartzeaz.

Etorkinak gurean hartu eta gizarteratzea

 

Etorkinak gurean hartu eta gizarteratzen laguntzeko funtsen hirurogeita hamar milioi euroko aurrekontu-kredituaren helburuak eta banaketa formalizatzea erabaki berri du Ministroen Kontseiluak, baita ikasketetarako laguntza ematea ere, Aurrekontuen Lege Orokorrean xedatutakoarekin bat.

 Etorkinak integratzeko politikak egin eta garatzeko autonomia-erkidegoek burutuko dituzten ekintzak finantzatzen erabiliko da diru hori. Zehazki, honako arlo hauetako ahaleginak finantzeko: gurean hartzea; enplegu, etxebizitza, gizarte-zerbitzu, osasun, haurtzaro eta gaztedi, tratu-berdintasun, emakume, parte-hartze, sentsibilizazio eta garapeneko ildoan sartzeko; eta ikasketetarako laguntza ematea.

 Administrazio Publikoek etorkinen integrazioa lortzeko politiken arloan betetzen duten papera Espainiako Konstituzioak berak markatzen du; estatuari ematen dio inmigrazioaren inguruko eskumena oso-osorik, eta autonomia-erkidegoei eta tokiko erakundeei, integrazioa lortzeko gako diren arloetako eskumenak; adibidez, enpleguaren arlokoak, hezkuntzakoak, osasunekoak, gizarte-zerbitzuetakoak edo herritarren parte-hartzearen arlokoak.

 Dirua banatzeko irizpideak:

  •  41.208.600 euro, gurean hartu eta integratzeko.
  •  27.472.400 euro, ikasketekin laguntzeko
  • 1.319.000 euro, bakarrik dauden adin txikikoei arreta emateko,


    Kanarietatik etorrita bakarrik dauden adin txikiko atzerritarrei arreta emateko programa bereziaren barruan.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)