Ministroen Kontseilua. Kontratu publikoen esleipenen aurkako errekurtsoak ebazteko organo independente bat sortu dute
Gobernuak Gorteetara igorriko du Sektore Publikoko Kontratuen Legea Aldatzeko Lege Proiektua, eta arau horrek Estatuko Administrazio Orokorrarekin zerikusia duten entitateen ekintzen aurkako errekurtsoak ebazteaz arduratuko den Kontratuen inguruko Errekurtsoen Auzitegi Administratibo Zentrala sortzea aurreikusten du. Ministroen Kontseiluak etorkinak gurean hartu eta gizarteratzeko nahiz kirolariak Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoetan sartzeko 70 milioi euro banatzea ere onartu du.
Arau berriak kontratu publikoak esleitzeko prozesuetan entitate esleitzaileen aurka partikularrek aurkeztutako errekurtsoak ebatzi beharko dituzten organo independenteen izaera eta ezaugarriak arautzen ditu, hala sektore publikoan sartzen badira nola eskubide berezi edo esklusiboak izan eta uraren, energiaren, garraioen edo posta-zerbitzuen sektorean jarduten duten entitate pribatuak badira.
Auzitegia arduratuko da kontratuen esleipendun diren entitateen erabakien aurka aurkeztutako errekurtsoak ebazteaz, nahiz haiek ebazteko aldian esleipen-prozeduraren inguruan beharrezkoak diren behin-behineko neurriak hartzeaz.
Etorkinak gurean hartu eta gizarteratzea
Etorkinak gurean hartu eta gizarteratzen laguntzeko funtsen hirurogeita hamar milioi euroko aurrekontu-kredituaren helburuak eta banaketa formalizatzea erabaki berri du Ministroen Kontseiluak, baita ikasketetarako laguntza ematea ere, Aurrekontuen Lege Orokorrean xedatutakoarekin bat.