Tokiko gobernuek aho batez babesa eman diote finantza publikoen iraunkortasunerako akordioari
Toki erakundeen ordezkariak neurri horien alde agertu dira gainerako administrazio publikoekiko eta herrialde osoarekiko duten erantzukizun eta konpromisoagatik, guztien ahalegina eta laguntza beharrezkoak diren garaian.
Ministroen Kontseiluak joan den maiatzaren 20an onetsi du finantza publikoen iraunkortasunerako akordioa egitea toki korporazioekin. Bertan defizit ildo hau aurreikusten da toki erakundeentzat, oro har: 2009ko ekitaldirako %0,5ekoa, 2010erako %0,6koa, 2011rako %0,8koa, 2012rako %0,3koa eta 2013rako %0,2koa.
Akordioak dioenez, halaber, toki erakundeek 200 milioi euro gehiagoko murrizketa hartuko dute euren gain 2011ko ekitaldirako.
Toki Administrazioaren Batzorde Nazionala (CNAL) topagunea eta koordinaziorako organoa da Estatuko Administrazio Orokorrarentzat eta toki erakundeentzat. Gobernuaren eta Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren ordezkariek osatzen dute.