FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

 

Kide izateko baldintzak



Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren kide izan daitezke hala nahi duten udalerri, uharte, probintzia eta bestelako toki-gobernu guztiak.
 
Horretarako, Federazioaren Idazkaritza Nagusira bidali beharko digute dagokion erakundearen osoko bilkuraren akordioa, FEMParen kide bilakatzeko borondatea berariaz adierazten duena.
 
Atxikitzea eskatzen duen osoko bilkuraren akordioa jaso ondoren, kide berriaren alta indarrean sartuko da FEMParen Gobernu Batzarrak eskaera onartzen duen momentutik aurrera.
 

 

Onarpen hori behar bezala jakinaraziko zaio toki-gobernu interesdunari eta baita dagokion Lurralde Federazioari ere.