Erabilerarako terminoak eta baldintzak
1. WEB Gunearen erabilerarako baldintzak
1.1 Orokorra
Erabiltzaileak Web Gunearen erabilera egokia egiteko konpromisoa hartzen du, Legearekin eta Lege Ohar honekin bat etorriz. Erabiltzaileak erantzungo du FEMP-ren edo beste batzuen aurrean, behar hori ez betetzearen ondorioz gerta daitekeen edozein kalte dela eta.
Beren beregi debekatuta geratzen da Web Gunea FEMP-ren edo beste batzuen ondasunen edo interesen aurka erabiltzea, eta baita nolabait FEMP-ren edo beste batzuen sareak, zerbitzariak eta bestelako ekipo informatikoak (hardwarea) edo informatikako produktuak eta aplikazioak (softwarea) gehiegi kargatu, kaltetu edo erabilerarik gabe utz dezakeen beste edonola.
1.2 Edukiak
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Edukiak Legearekin eta Lege Ohar honekin eta baita aplika daitekeen beste edozein baldintzarekin, araudirekin eta jarraibiderekin bat etorriz erabiltzeko, Lege Ohar honen 1. klausulan xedatutakoa kontuan izanik.
Enuntziatu izaera soilez, Erabiltzaileak, indarrean dagoen legedian ezarritakoa betez, ezin izango du honako hau egin:
a) Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, beste batzuen esku jarri, jende aurrean jakinarazi, eraldatu edo aldatu, legeak baimentzen dituen kasuetan edo FEMP-k edo ustiapen eskubideen titulartasuna duenak beren beregi baimenduetakoetan izan ezik.
b) Software edo Datu Base gisa har daitezkeen Edukiak erreproduzitzea edo erabilera pribaturako kopiatzea, jabetza intelektualaren alorrean indarrean dagoen legediarekin bat etorriz, eta baita horiek jende aurrean jakinaraztea edo beste batzuen esku jartzea, ekintza horiek Erabiltzailearen edo hirugarren baten aldetik erreprodukzioa eskatzen dutenean.
c) Web Gunea osatzen duten Eduki guztiak edo haien zati handia ateratzea edo/eta berrerabiltzea, eta gauza bera FEMP-k Erabiltzaileen esku jartzen dituen datu baseen kasuan.
1.3 Datuen bilketarako formularioak
Pribatutasun politikan xedatutakoaren kalterik gabe, zenbait zerbitzu erabiltzeko edo FEMP-ra zenbait eskari bidali ahal izateko beharrezkoa izango da egin beharreko erabiltzaile erregistroa egitea.
Erabiltzaileak Web Guneko formularioen bitartez ematen duen informazio guztia egiazkoa izan beharko da, aurreko ondoreetarako edo beste edozeinetarako. Ondore horietarako, Erabiltzaileak jakinarazten dituen datu guztien benetakotasuna bermatzen du, eta FEMP-ri jakinaraziko dio edozein aldaketa, horrela, datuak eguneraturik eta beti ere Erabiltzailearen benetako egoerarekin bat etorriz egon daitezen. Dena den Erabiltzailea izango da egiten dituen gezurrezko edo ez egiazko adierazpen guztien arduradun bakarra eta FEMP-ri edo beste batzuei emandako informazio horren ondorioz sortzen dizkion kalteena.
2. Erantzukizuna baztertzea
2.1 Informazioari buruzkoa
FEMP-k ez du hartzen Web Gunean emandako informazioan oinarriturik hartutako erabakien hardura, ezta Erabiltzailearengan edo beste batzuengan gertatutako kalteena ere, kalte horien oinarri bakarra Web Gunean jasotako informazioa baldin bada.
2.2 Zerbitzuaren kalitateari buruzkoa
Web Gunera sartzeak ez du esan nahi FEMP-k birusik, harrik edo informatikako bestelako edozein elementu kaltegarririk ez dagoela kontrolatzeko beharra duenik. Erabiltzaileari dagokio, beti ere, programa informatiko kaltegarriak hautemateko eta garbitzeko tresna egokiak izatea.
FEMP-k ez ditu bere gain hartzen Erabiltzaileen edo beste batzuen ekipo informatikoetan gertatutako kalteak, Web Gunearen zerbitzua jasotzen ari zen bitartean.
2.3 Zerbitzua erabili ahal izateari buruzkoa
Web Gunerako sarrerak beste batzuen zerbitzuak eta hornidurak eskatzen ditu, telekomunikazio sareen bitarteko garraioa barne, eta horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraikortasuna eta funtzionamendua ez dagokio FEMP-ri. Hori dela eta, Web Gunearen bitartez hornitzen diren zerbitzuak eten edo baliogabetu egin daitezke edo erabilezinak gertatu, Web Gunearen zerbitzua ematearen aurretik edo aldi berean.
FEMP-k ez ditu bere gain hartzen Erabiltzailearengan gertatutako kalteak, horien arrazoia telekomunikazio sareen akatsak edo konexio eteteak baldin badira, horiek Web Gunearen zerbitzuaren etetea edo baliogabetzea eragiten badute, Web Gunearen zerbitzua ematearen aurretik edo aldi berean.
2.4 Web Gunearen bitartez loturiko edukiei eta zerbitzuei buruzkoa
Web Gunean dauden loturak FEMP-ren saretik kanpo eraman dezakete. FEMP-k ez ditu loturiko guneetako edukiak eta zerbitzuak ezagutzen eta, ondorioz, bere erantzukizunetik kanpo geratzen dira Loturiko Guneen edukien edo/eta zerbitzuen ez legezkotasunaren, kalitatearen, eguneraturik ez egotearen, erabili ezinaren, akatsen eta balio ez izatearen ondorioz gertaturiko kalteak, eta gauza bera gertatuko da FEMP-ren ardura zuzena ez diren beste edozein kalteren ondoriozkoekin; FEMP-k lotura horiek fede onez ematen ditu, eta, ondorioz, ez du bere gain hartzen lotura batek ezartzen dituenekin lotutako guneetan gerta daitezkeen aldaketen ardurarik.
Loturiko Guneen existentziak ezin izango du inoiz esan nahi akordiorik dagoenik horien arduradunekin edo titularrekin, ezta FEMP-k bertan dauden adierazpenak, edukiak edo zerbitzuak gomendatzen, sustatzen dituenik edo beraiekin inolako identifikaziorik duenik.