Mugikortasun iraunkorraren, bideko segurtasunaren, hiri barruko garraio publikoaren eta azpiegituren eskumenak dituen Federazioko organo politiko sektoriala den Garraio eta Azpiegitura Lan Batzordearekin loturiko FEMP-ko Garraio eta Azpiegitura Sailaren jarduketa, Toki Korporazioen arduradun teknikoek osaturiko Lan Teknikoko lau Talderen laguntzaz burutzen da.
Toki Administrazioaren agintaldi honetan, Batzordeak hiru jarduketa nagusi burutuko ditu, batez ere:
- FEMP-aren Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 2002ko Ordenantza tipoa eguneratzea.
- Espainiako hiri barruko garraio publikoari buruzko azterlana burutzea.
- Tokiko Gobernuei laguntza ematea Hiri barruko Mugikortasun Iraunkorrerako Planak eta Hiri Barruko Bide Segurtasuneko Planak burutzeko orduan, FEMP-k Estatuko Administrazio Nagusiarekin dituen hitzarmenen bitartez.