Hezkuntza Sailerako ezarritako helburuak honako hauek dira:
- FEMP-ko 9. Asanblada Nagusiak Hezkuntzaren alorrean hartu zituen ebazpenak eta Kontseilu Federalaren eta Batzorde Exekutiboaren akordioak aurrera eramatea
- Estatuko Administrazioarekin elkarrizketarako foro iraunkorrean parte hartzea, Hezkuntza Ministerioaren bitartez, batez ere, hezkuntzarekin erlazionaturiko jarduketa guztiak bultzatzeko eta arrazionalizatzeko administrazioen artean ezarri beharreko koordinazioa ezartzeko.
- Irakaskuntzaren erakunde pribatuek eta hezkuntzarekin erlazionaturiko beste batzuek bultzaturik toki eremuan eragina duten eta hezkuntzarekin erlazionaturik dauden jarduketa guztietan elkarlanean aritzea, helburuak elkartzeko ahalegina eginez, tokiko autonomiaren aurreko errespetuaren barruan.
- Udalerrietan irakurketaren dinamizazioa bultzatzea, eta baita udaletako eta eskoletako liburutegien modernizazioa eta hezkuntzaren eta gizartearen ikuspegietatik duten garrantzia ere.
- Hezkuntza alorreko Lan Talde Teknikoa koordinatzea, Batzordeak hartzen dituen Ebazpenak eta gainerako ekimenak egituratuko dituzten dokumentuak eta proposamenak aurrera eraman ahal izateko.