FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

_area tematica: Kultur

Kultur Sailaren helburu nagusia tokiko kultur plangintzarako eta kultur politiken ebaluaziorako tresna erabilgarriak prestatzea eta alor horietan jardunbide egokiak martxan jartzea da eta, aldi berean, prestakuntza ekintzak proposatzea eta helburu bera izango duten erreferentziazko dokumentuak prestatzea, tokietako kultur kudeatzaileei elkartzeko eta ezagutza trukatzeko foroak eskainiz.

Sail horren eremuan aurrera eramaten den lana honako ardatz hauetan zentratzen da: tokiko gobernuek kulturaren alorrean bete behar duten funtsezko lanaren aintzatespen instituzionalari laguntzea, horretarako beste erakundeekin elkarlan zabalagoa eta etengabeko elkarrizketa eskainiz; Tokiko kultur politiken ebaluaziorako adierazle sistemaren proposamena eta gure herrialdeko toki gobernuek eratu dituzten kultur behatoki eta laborategi guztien arteko koordinazioa eta elkarlana; tokietako kultur kudeatzaileen koalifikazioari eta etengabeko prestakuntzari laguntzea, eta Toki Korporazioei etengabeko prestakuntza eskaintzea alor horretan; eta kultur alorreko elkarlanerako programak ezartzea toki gobernuetarako interesgarri izan daitezkeen kultur elkarte eta erakunde guztiekin.